kokapena
|
|
Ikaburua apartamentuak Leorlas auzoan kokatuta daude, Urdazubitik 2km-tara, herriko lezeen ondoan. Iruñeatik (80 km)Iruñeatik atera eta NA-121 hartu, bide hau Oronozen adarkatzen da, 121-A eta 121-B-an. Segitu bigarren bide hau Frantziako norabidean, Otsondo mendatea pasatu eta Urdazubiko bidegurutzean ezkerraldera hartu NA-4402, segitu bide hau eta hartu eskuinaldera Urdazubiko lezeen aldera. |
Donostiatik (60 km)
Donostiatik A8 autopista hartu Donibane Lohitzune/Miarritz/Baiona-ko norabidea. Hartu Donibane Lohitzune/Ziburu/Urruña-ko irteera 2, segitu N10 eta Donibane Lohitzunen hartu Azkaineko norabidea. Behin zeharkatuta Senpereko herria, hartu Sara-ko bidea eta Cherchebruitet-eko bidegurutzean hartu ezkerraldera Dantxarianeako norabidean. Segitu NA-121-B Urdazubiko bidegurutzera iritsi arte eta hartu NA-4402, segitu bide hau, eta hartu eskuinaldera, Urdazubiko lezetara.
Donibane Lohitzunetik (27 km)
Hartu Azkaineko norabidea eta behin zeharkatuta Senpereko herria, hartu Sara-ko bidea eta Cherchebruitet-eko bidegurutzean hartu ezkerraldera Dantxarianeako norabidean. Segitu NA-121-B Urdazubiko bidegurutzera iritsi arte eta hartu NA-4402, segitu bide hau, eta hartu eskuinaldera, Urdazubiko lezetara.
Baiona edo A63-tik (36 km)
Hartu Baiona Hegoaldeko irteera autopistan, Kambo/Ezpeleta-ko norabidea, eta gero Dantxarinea aldera. Segitu NA-121-B Urdazubiko bidegurutzera iritsi arte eta hartu NA-4402, segitu bide hau, eta hartu eskuinaldera, Urdazubiko lezetara.

